Blog hau ireki genuenean ongi etorria besterik ez zuen, sarrera soil batean. Jardunaldia hasi aurretik, Ikasbloggers taldekideek, esperientziak aurkeztu dituztenek, gure ponente nagusiak, eskola 2.0ko arduradun nagusiak, Hezkuntza berriztatzeko zuzendariak, jardunaldiaren batzorde kideek… hitzez eta irudiz bloga hornitzeari ekin zioten. ELKARLANA
Jardunaldian bertan, zuzeneko kronikak ere egin ziren eta aurkezpenak ere berehala izan dituzue eskurragarri. Hitzaldiak , streeming dela medio, bertaratu ez zirenek jarraitzeko aukera izan zuten. Twitter-a besta aukera izan zen parte hartzeko online. Grabaturiko bideoak, gaur, ekainaren 15ean, ikusgai dituzue. PARTAIDETZA
Esperientziak emakorrak, esanguratsuak, praktikoak … izan dira. Hala adierazi duzue ebaluazioan, behintzat. Blogak, glog-ak (aurtengo protagonista nagusia) googlesites… izan dira tresnak. Nola erabili duten, zertarako, zein helburu didaktikoarekin argi azaldu digute. PARTEKATZEA-PRAKTIKA ONAK
Deskonferentziari dagokionez, lan-taldeek eginikoa irakur dezakezue. GALDERAK-PROPOSAMENAK
Bloga jaio zen V.Jardunaldi honen islada izateko. Eta helburua bete duelakoan nago. Partaidetza, ezagutza, partekatzea … blogean eta Clara Campoamor egoitzan ere ageri dira. Giro zegoen eta espiritu hori gure lanbidean zabaltzerekin amets egiten dugu.
Bestalde, hemen duzue «koaderno» hau nahi duzuen momentuan berreskuratzeko esperientziaren bat, ideiaren bat, bideoren bat… zuen eguneroko lanean Hezkuntza 2.0 jomugara hurbiltzeko lagungarria bada… aurrera!
Amaitu baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuegu hurbildu zineten guztioi, online jarraitu zenutenei, udalari, Hezkuntza ordezkariei, Ikasbloggers taldeari, Barakaldoko Berritzeguneko kideei eta , bereziki, jardunaldiaren koordinazio taldeari otsailetik ekainerarte aritu direla lan ta lan, jardunaldi emankorra izan zedin.
Ondo ibili oporretan
Crédito de la imagen: blog grupo ADM
Deja un comentario