Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘blog’

1.- Proiektuak IKTekin
CEP Gandasegi LHI

Itxaropena Zabalak, 5.mailako irakasleak kontatu digu zein tresnak erabili dituzten ikasleek: glog-a, aurkezpenak eta abar…
Behin ikasita animatu dira glogak egiten bere kasa. Ikasleek nahiago dute horrela egin eta ez paperean.
Miguel Hernandez omenaldian parte hartu zuten, gela bakoitzak glog-a egin zuten.
Zentzumenak lantzeko, plastikan, taldeka, prestatu dute glog bat.

2.- IKTak Haur Hezkuntza:IKTak eta gehiago gure gelan
Itziar Blancok galdetzen digu: zergatik guk erabiltzen ditugu tresna digitalak gure bizitzan eta ez dugu ikasleekin erabiltzen? Bere ibilbidea kontatzen du: hasieran jolasteko erabiltzen zuten (Urtxintxa, clic…) erakargarriak zirelako. Horrela ere alfabetatze prozesua hasi zen.
Orain, txokoa duela, bidea jarraitu du, proiektuka jarraitzen du lanean eta tresnak erabiltzen ditu proiektuan. Prozesua blogean ikusten da. Beti ikasleak protagonista izan behar dira horregatik bilatu behar dute haiek informazioa. Familien laguntza gabe ezinezkoa izango zen aurrera eramatea.

3.-CEP Landako LHI

IKTak Amara Berri sisteman. Jose Mari Macias dice que las TICs están al servicio de la escuela. La organización del centro es especial: trabajan en grupos multinivel y realizan actividades muy cercanas a tareas de la vida: ellos preparan , maquetan, hacen los montajes… Una vez a la semana hacen una revista, una hoja , que se cuelga en la web del centro. El modo de trabajo de Landako se adapta muy bien al uso de tics y al trabajo por competencias pues tratan de que las tareas sean muy similares las que hacen los mayores, lo más cercanos a la vida posible.

Web del centro

4.-Ander Deuna ikastetxea:Blog eta glogekin trebatuz, herraminta berriak ezagutu

Marije Uraga eta Orkatz Martin

Marijek azaltzen du  irakasle eta ikasleentzat errezak diren tresnak dituela gustuko: Poster digital multimedia bloga aurkeztu digu. Zonaldeko prestakuntza egin ondoren bildu ditu blog honetan irakasleek eginiko glogak.

Orkartz Lehen Hezkuntzako irakaslea da.Seigarren mailako ikasleak ditu. Edu-glogs erabili du. Blogean daude eginiko lanak. Eduglog-ek aukera ematen die ikasleen mahaigaina ikusteko eta kontrolatzeko egiten dutena.

5.-Uso de los blogs en las Escuelas de idiomas

Gloria Casado

Read Full Post »

Urteetan, parte hartu dugu hizkuntza lantzeko formakuntza eta berrikuntza hainbat proiektuetan: testuen lanketa, proiektuen bidez nola lan egin, eta batez ere, azkenengo denboran, hizkuntzen trataera bateraturako programan.

Beste aldetik, egokitzen zitzaigunetan, informatika gela erabili dugu proiektuak aurrera eramateko, informazio bilatzeko… baina beti erabilera murriztua izan da. Ikasleek ordenagailu bana edukiko zutela jakin genuenean, proiektuetan hain baliotsua den tresna erabiliko genuela erabaki genuen. Baina nola?

Lehenego gu geuk ezagutu behar genituen Web 2.0 famatu horrek eskeintzen zizkigun baliabideak. Horretan eskolako IKT arduradunak  lagundu digu eta berritzeguneko proiektuetako aholkulariaren aldetik itzelezko laguntza jaso dugu beste aplikazio batzuk erakutsi dizkigunean.

Hurrengo lana zera izan da: gure lan proiektuak aurrera eramateko edo garatzeko egokiak ziren baliabideak erabiltzea. Horrela IKTei, eskolan euki behar duten lekua eman nahi izan diegu, era naturalean pauzuz pauzo eta etengabe. Gizarteak ere horrela eskatzen duela uste dugu. Proiektuak zehazterakoan, honako aspektuak edukitzen ditugu kontuan: testu generoa, gaia, emailea, hartzailea, komunikazio asmoa, erabilera eremua, kanala eta publikatzeko lekua. Orain azkenengo aspektu biek beste dimentsio bat hartu dute eta gure proiektuetan islada izan dute. Blog bat zabaldu genuen proiektuetako azken ekoizpenak publikatzeko, apurka apurka aplikazio desberdinak ikasi eta erabili ditugu (Slide, slideshare, youtube, audacity, glogster…. ).

Beste mundu bat zabaldu zitzaigun google docs ezagutu genuenean. Konpartitzea, hobetzeko proposamenak egitea, denon artean egitea… beste modu berri batean egiten ikasi behar izan dugu. Eta horrela google docs-en komentarioak egiten ditugu, arbela digitalean ikusten ditugu eta zuzenketak denon artean egin ditzakegu eta bar eta abar…..

Gure  proiektuetan inguru eta hizkuntza arloak txertatuta daude eta aurrera eramateko Web 2.0ko tresna batzuez baliatu ahal izan gara. Baina beti argi eduki dugu guk garatu behar genituen trebetasunak hizkuntza arloan esate baterako hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea direla, eta bide batez IKTek  eskeintzen dizkigute tresna onak erabiltzen ikasi behar dutela.

Kurrikulumean zehaztuta dauden konpetentziak garatzen laguntza handia eskeini dizkigute IKTek.

Hona hemen, aurtengo esperientzi berri honi buruz kurtso amaieran, ikasle, guraso eta irakasleengandik bildu ditugun iritzi batzuk. Inkestak ikasleek prestatu eta egin dituzte.

Read Full Post »

En las Escuelas de Idiomas el número de alumnos es muy elevado, y el alumnado tiene unas características específicas; alumnos universitarios, trabajadores, personas en paro, jubilados…. debido a estas circunstancias y unido a que solamente van a clases dos días a la semana los blogs son unas herramientas de una gran importancia para los alumnos; los profesores les ponen en sus blogs lo que se ha trabajo en clase; material complementario, información importante del curso y de la escuela.

Gloria Casado- Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala.
BLog EOI Santurtzi-HEO


Read Full Post »


Gelako bloga

Orain dela gutxi arte ordenagailuaren erabilera haur hezkuntzan oso eskasa  eta murriztua izan da. Eskoletan aspaldidanik erabiltzeko aukera izan dugu irakasleok gure lanak prestatzeko baina,  ordenagailu gelaren ordutegia antolatzeko momentuan,  goiko ziklotik behera egin ohi da saioen banaketa. Haur Hezkuntzako taldeetarako soberan dauden saioak eskaini dizkigutenez aukera gutxi izan dugu ordenagailu gelara hurbiltzeko. Zailtasunak izan arren ahaleginak eta gogoak ipini ditugu horrelako tresnak erabiltzeko, umeengan arrakastatsuak eta eragingarriak  direlako.

Hasieran saio horiek, jolasen bidez, tresna ezagutu eta maneiatzeko erabiltzen genituen, era ludikoan, curriculumaren helburuetan  gehiegi pentsatu barik. Hurbilketa zen gure helburu nagusietako bat, eta horrela denbora luzean ibili ginen hain ezagunak diren programak erabiltzen: clic, urtxintxa, paint…

Baina Premia programari esker gela bakoitzean ordenagailu bana lortu genuen. Horrek bilakaera handia ekarri zuen gure eguneroko lanean.

Nire kasuan, hezkuntza  proiektua lantzeko egin nuen lehenengo gauza ordenagailu txokoa sortzea izan zen. Hala ere, tresnak izateak ez du esan nahi erabilera egokia ematea.

Nola bideratu prozesua eta integratu  IKTak gelako zereginetan?.

Ikasblogak 2010 jardunaldian azalduko dut

Ikusiko duzuena IKTak erabiltzen posiblea izan da. Ordenagailu eta internetik gabe ezinezkoa izango zen burutu ditudan  proiektu, ekintza eta bizipenak egitea.  Internet eta web 2.0 tresnen laguntzarekin BILATU, INFORMATU, SORTU, KONPARTITU, GRABATU, IDATZI  eta NABIGATU egin dugu beti helburu zehatz batekin, hau da, zer lortu eta  nola egin nahi dugun abiapuntua izanda.

Itziar Blanco
Haur Hezkuntzako irakaslea

Read Full Post »