Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Proiektuak’


Gelako bloga

Orain dela gutxi arte ordenagailuaren erabilera haur hezkuntzan oso eskasa  eta murriztua izan da. Eskoletan aspaldidanik erabiltzeko aukera izan dugu irakasleok gure lanak prestatzeko baina,  ordenagailu gelaren ordutegia antolatzeko momentuan,  goiko ziklotik behera egin ohi da saioen banaketa. Haur Hezkuntzako taldeetarako soberan dauden saioak eskaini dizkigutenez aukera gutxi izan dugu ordenagailu gelara hurbiltzeko. Zailtasunak izan arren ahaleginak eta gogoak ipini ditugu horrelako tresnak erabiltzeko, umeengan arrakastatsuak eta eragingarriak  direlako.

Hasieran saio horiek, jolasen bidez, tresna ezagutu eta maneiatzeko erabiltzen genituen, era ludikoan, curriculumaren helburuetan  gehiegi pentsatu barik. Hurbilketa zen gure helburu nagusietako bat, eta horrela denbora luzean ibili ginen hain ezagunak diren programak erabiltzen: clic, urtxintxa, paint…

Baina Premia programari esker gela bakoitzean ordenagailu bana lortu genuen. Horrek bilakaera handia ekarri zuen gure eguneroko lanean.

Nire kasuan, hezkuntza  proiektua lantzeko egin nuen lehenengo gauza ordenagailu txokoa sortzea izan zen. Hala ere, tresnak izateak ez du esan nahi erabilera egokia ematea.

Nola bideratu prozesua eta integratu  IKTak gelako zereginetan?.

Ikasblogak 2010 jardunaldian azalduko dut

Ikusiko duzuena IKTak erabiltzen posiblea izan da. Ordenagailu eta internetik gabe ezinezkoa izango zen burutu ditudan  proiektu, ekintza eta bizipenak egitea.  Internet eta web 2.0 tresnen laguntzarekin BILATU, INFORMATU, SORTU, KONPARTITU, GRABATU, IDATZI  eta NABIGATU egin dugu beti helburu zehatz batekin, hau da, zer lortu eta  nola egin nahi dugun abiapuntua izanda.

Itziar Blanco
Haur Hezkuntzako irakaslea

Read Full Post »