Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Haur Hezkuntza’

Josik prestatu ditu gela nagusian grabaturiko bideoak.Hauek dira ikusteko helbideak:

LEHEN  ETA HAUR  HEZKUNTZA-HEO

  • Proiektuak IKT ekin”. Miren Baraia-Etxaburu, Eguzkiñe Gojenola eta Itxaropena Zaballa. CEP Gandasegi LHI

[blip.tv ?posts_id=3833742&dest=-1]

[blip.tv ?posts_id=3882386&dest=-1]

[blip.tv ?posts_id=3893544&dest=-1]

Read Full Post »

1.- Proiektuak IKTekin
CEP Gandasegi LHI

Itxaropena Zabalak, 5.mailako irakasleak kontatu digu zein tresnak erabili dituzten ikasleek: glog-a, aurkezpenak eta abar…
Behin ikasita animatu dira glogak egiten bere kasa. Ikasleek nahiago dute horrela egin eta ez paperean.
Miguel Hernandez omenaldian parte hartu zuten, gela bakoitzak glog-a egin zuten.
Zentzumenak lantzeko, plastikan, taldeka, prestatu dute glog bat.

2.- IKTak Haur Hezkuntza:IKTak eta gehiago gure gelan
Itziar Blancok galdetzen digu: zergatik guk erabiltzen ditugu tresna digitalak gure bizitzan eta ez dugu ikasleekin erabiltzen? Bere ibilbidea kontatzen du: hasieran jolasteko erabiltzen zuten (Urtxintxa, clic…) erakargarriak zirelako. Horrela ere alfabetatze prozesua hasi zen.
Orain, txokoa duela, bidea jarraitu du, proiektuka jarraitzen du lanean eta tresnak erabiltzen ditu proiektuan. Prozesua blogean ikusten da. Beti ikasleak protagonista izan behar dira horregatik bilatu behar dute haiek informazioa. Familien laguntza gabe ezinezkoa izango zen aurrera eramatea.

3.-CEP Landako LHI

IKTak Amara Berri sisteman. Jose Mari Macias dice que las TICs están al servicio de la escuela. La organización del centro es especial: trabajan en grupos multinivel y realizan actividades muy cercanas a tareas de la vida: ellos preparan , maquetan, hacen los montajes… Una vez a la semana hacen una revista, una hoja , que se cuelga en la web del centro. El modo de trabajo de Landako se adapta muy bien al uso de tics y al trabajo por competencias pues tratan de que las tareas sean muy similares las que hacen los mayores, lo más cercanos a la vida posible.

Web del centro

4.-Ander Deuna ikastetxea:Blog eta glogekin trebatuz, herraminta berriak ezagutu

Marije Uraga eta Orkatz Martin

Marijek azaltzen du  irakasle eta ikasleentzat errezak diren tresnak dituela gustuko: Poster digital multimedia bloga aurkeztu digu. Zonaldeko prestakuntza egin ondoren bildu ditu blog honetan irakasleek eginiko glogak.

Orkartz Lehen Hezkuntzako irakaslea da.Seigarren mailako ikasleak ditu. Edu-glogs erabili du. Blogean daude eginiko lanak. Eduglog-ek aukera ematen die ikasleen mahaigaina ikusteko eta kontrolatzeko egiten dutena.

5.-Uso de los blogs en las Escuelas de idiomas

Gloria Casado

Read Full Post »


Gelako bloga

Orain dela gutxi arte ordenagailuaren erabilera haur hezkuntzan oso eskasa  eta murriztua izan da. Eskoletan aspaldidanik erabiltzeko aukera izan dugu irakasleok gure lanak prestatzeko baina,  ordenagailu gelaren ordutegia antolatzeko momentuan,  goiko ziklotik behera egin ohi da saioen banaketa. Haur Hezkuntzako taldeetarako soberan dauden saioak eskaini dizkigutenez aukera gutxi izan dugu ordenagailu gelara hurbiltzeko. Zailtasunak izan arren ahaleginak eta gogoak ipini ditugu horrelako tresnak erabiltzeko, umeengan arrakastatsuak eta eragingarriak  direlako.

Hasieran saio horiek, jolasen bidez, tresna ezagutu eta maneiatzeko erabiltzen genituen, era ludikoan, curriculumaren helburuetan  gehiegi pentsatu barik. Hurbilketa zen gure helburu nagusietako bat, eta horrela denbora luzean ibili ginen hain ezagunak diren programak erabiltzen: clic, urtxintxa, paint…

Baina Premia programari esker gela bakoitzean ordenagailu bana lortu genuen. Horrek bilakaera handia ekarri zuen gure eguneroko lanean.

Nire kasuan, hezkuntza  proiektua lantzeko egin nuen lehenengo gauza ordenagailu txokoa sortzea izan zen. Hala ere, tresnak izateak ez du esan nahi erabilera egokia ematea.

Nola bideratu prozesua eta integratu  IKTak gelako zereginetan?.

Ikasblogak 2010 jardunaldian azalduko dut

Ikusiko duzuena IKTak erabiltzen posiblea izan da. Ordenagailu eta internetik gabe ezinezkoa izango zen burutu ditudan  proiektu, ekintza eta bizipenak egitea.  Internet eta web 2.0 tresnen laguntzarekin BILATU, INFORMATU, SORTU, KONPARTITU, GRABATU, IDATZI  eta NABIGATU egin dugu beti helburu zehatz batekin, hau da, zer lortu eta  nola egin nahi dugun abiapuntua izanda.

Itziar Blanco
Haur Hezkuntzako irakaslea

Read Full Post »